martes, 23 de septiembre de 2008

NORTE APACHE BERRIRO LANEAN!!

Ortuellako "Euskararen Eguna" ospatuko dute datorren Urriaren 3an, Xabier Silveira, Unai Muñoa, Maisha eta Norte aopache egongo dira bertan Ariotz Sound Systemekin batera, BERTSOSOUNDa egiteko.

viernes, 14 de marzo de 2008

HIP HOP GAUA ZUMAIAN!!!

121 Crew eta Norte Apache egongo dira Aritz Sound System ekin San Telmoko jaietan Zumaian. Pasaden urtean bezala, aurten ere Euskal Rapa Euskaraz (ERE) bultzatuz.


GORA JAI HERRIKOIAK!!!!

domingo, 13 de enero de 2008

HIPZONA

Post honene bidez, informatu nahi dut, hilabete batzuk barru hasiko dela "Hipzona" proiektua. Proiektu honetan, nahasiko dira RAP musika eta Gizarte Animatzaile jarduerak. Musika eta HIP HOP kulturaren inguruan zerikusia duten arlo guztiak baliotsuak izan daitezkeela gure gizarte harremanak eta arazoak konpontzeko eginda dago HIPZONA. Bertan mundu osoko RAP egile ugari hartuko dute parte, baita neu ere. Priektu honen inguruko albisteak hemen adieraziko ditut.

sábado, 12 de enero de 2008

"PONTE EN MI PIEL" bideoa

Beste behin ere, aurkezten dut, "RAP" musika aldarrikatzeko instrumentu giza. Oraingoan "995" taldea aurkezten dut, Madrilgo hainbat rapper famatu, gizartearekiko kontzentziatuak daudenak oso. Bideo hau, "Ponte en mi piel" deitzen da, "Amnistia internacional"erako eginda. Musika adierazgarria eta letra sakonak :"nunca tuve nada que fuera mio, ni si quiera la certeza de comer...", en vuestros cines me dijisteis que esta era la tierra del pan y la miel, que iva a hacer.. PONTE EN MI PIEL". Abesti hunkigarria benetan.

Kontzientziatu eta bere larruan jarri, ez da berdin ikusten barrutik edo telebistatik.


Inmigrazioa eta hezkuntzako liburutegia



Orain dela nahikotxo, interneten inmigrazioa eta hezkuntzaren inguruko liburuen lista interesgarri bat aurkitu nuen, eta egia esan hauetako batzuk irakurrita, pena merezi du. Gai honetaz informazio bila dabilentzat, liburutegi ezinbesteko bat da."Aula intercultural"en barruan, liburetaz aparte, beste motatako informazio baliotsua aurkitu dezakegu.

miércoles, 2 de enero de 2008

Baliabiderik gabe Kanariar Irletan

Kanariar Irletako Gizarte Hezitzaileak salatzen ari dira, aspaldi, bizitzen ari diren lan egoera txarrak. Egun, inmigrazioa da bertako hezitzaileen lan ezparrurik nagusiena, ia monopolizatu egin dena. Pasaden urtean, 2007an, 11. 565 Afrikar heldu ziren pateretan, horri bertan zeudenei batzen baditugu, giza zein infraestruktura baliabideak txikiak gelditzen zaizkie guztiz. Langile baten hitzetan esanda: "ez da berdina 10 ume integratzen saiatzea edo 100 aldi berean".

Guztiok hartu beharko genuke parte lan honetan, ez jendea pilatzen ustea, besteei ardura utzi eta beste alde batera begira egon. Gobernuak ere, aurrez begiratu beharko zuen inmigrazioa, fenomeno natural bat, pilaketa honen ondorioz, arazoa bihurtzen hasi baino lehen.

http://www.milenio.com/monterrey/milenio/nota.asp?id=585130