lunes, 24 de diciembre de 2007

Bideo salaketa "Red de Educaciòn Sin Fronteras"

Oraingo honetan, interneten aurkitu dut bideo interesgarri bat, hainbat zinemagile profesionalak egin dutenak, "Red de Educación Sin Fronteras" laguntzari emateko, Frantziako "paperik gabeko"-en egoera salatuz.

sábado, 15 de diciembre de 2007

Ghetoekin bukatu behar da

Beste egunean nire aintzinako instutuko ikasle batekin egon nintzen berbetan, ta komentau zidan, 10 bat etorkin etorri zirela kurtso hasieran, eta ikaslegoa zein zuzendaritza ez zeudela prestatuta horrelako ikasketa plan bat eramateko. Etorkinek ez zuten gaztelera maila minimo bat, beraz, erabaki zuten egoera berezi horren aurrean, 10 ikasle hoiek gela baten bakarrik jartzea, egunean irakasle ezberdinekin aritzeko gaztelera, zein hainbat arlo ezberdin ikasten.


Ideia horrekin batera, marjinazioa dator, ghetoak bazterketa... etab. Ez badira beste umeekin nahasten, jolasten bizitzen, ezin da kulturaniztasuna lortu. Ezberdinak sentituko dira, eta ezberdin sentitzen direnekin elkartuko dira zihur, horrela marjonazio egoera larri bat sortuko da adin txiki batetik.

Guztiok batera bizitzeko guztiok parte hartu behar dugu, elkarreragin...

Donostiako Berritze gunea

Donostiako Berritze gunea, ikasle planak antolatzen ditu. Bere izenak esaten duen bezala, urtero berrizten ditu Euskal curriculumari begira. Gaur egungo inmigrazioaren fenomenoari begira, ere aritu dira, guztion konbibentzia errazteko, eta guztiok kultura ezberdinetatik aberasteko.

sábado, 8 de diciembre de 2007

Etorkinen integrazioa gelan, Mungiako Bigarren Hezkuntzako Institutuan

Bigarren Hezkuntzako institutu hau, eskualdeko institutu publiko bakarra da eta inguruko herrietako ikasleak hartzeaz gain, A edo B ereduak nahi dituen Txorierriko ikasleak ere hartzen ditu.

Ikasleen artean dagoen aniztasuna gero eta ugariagoa da eta ikasle etorkinen kopurua ere gero eta handiagoa. Gaur egun, 81 ikasle etorkin ditu institutuak, eta hasiera batean Hegoamerikakoak baziren ere, momentu honetan, mundu osokoak dira eta eskolako hizkuntzetaz gain, beste 14 hizkuntza daude.

Kultura aniztasun eta hizkuntza aniztasun egoera berri honek, erronka berri bat planteatzen die ikastetxeari eta irakasleei. Hain zuzen ere, ikuspegi berri batetatik, ikasleria osoaren eskola arrakasta, elkarbizitza baketsua eta gizartean barneratzea bermatzen duen irakaskuntza bat.

Horretarako hemen aurkezten aurkezten dudan linkarekin ikusi ahal izango duzue proposatzen duten proiektua.

V Mintegia inmigrazioa eta hezkuntza europar batasunean



Maiatzaren 11an, Donistian egon zen mintegiari buruz, informazio garrantzitsua aurkitu dut sarean, antolatzailea, EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA FILOSOFIA eta HEZKUNTZ ZIENTZIEN FAKULTATEA HEZKUNTZAREN TEORIA eta HISTORIA SAILA koordiunzatzaile moduan. Bertan parte hartzeko 10 euro ordainadu behar dira, nire ustez gaia hauei buruz hitzegitea ez dauka preziorik, eta ez zait bidezkoa iruditzen.Hala ere, honako gai interesgarriei buruz aritu ziren:


-Inmigrazioa eta hezkuntza Erresuma Batuan Jagdish Gundara. Center for Multicultural Education. London.

- Etorkinen giza kohesioa eta hizkuntza eskubideak hezkuntzan. Guus Extra. Tilburg University Holanda.

-Hezkuntza eta inmigrazioa Italian Monica Barni. Sienako Unibertsitatea

-Ikasle etorkinen harrera estatuko KKAAetan eta Europan. Javier García Castaño Granadako Unibertsitatea.