Jarraian idatziko dudan postean, hezkuntza.euskadi.net etik ataratako dokumentu bat da, Haur Hezkuntzako irakasleekin izandako topaketa baten ondorioz sortu zena, ikasle etorkinen gaian puntu ezberdinak eztabaidatzeko.
Duela zenbait ikasturtetatik ditugu ikasle etorkinak gure ikastetxeetan. Irakasleok, teorian, argi daukagu ikasle horiek beste ikasleekin batera ikasi behar dutela integrazioa lortzeko; baina, praktikan, oztopo ugari dugu tartean, integrazio hori bideratzeko. Eta gure kasuan, bi hizkuntza ikasi beharrak ez du lana inolaz ere errazten. Gure artean, ikasle horien eskolatzeak eztabaida eta kezka sortu du, eta, batez ere, ikasleak Lehen Hezkuntzako azken ziklora edo Bigarren Hezkuntzara heltzen direnean.
Asmoa izan da Haur Hezkuntzako irakasleei oinarri bat eskaintzea, ondoren denen artean eztabaidatzeko. Izan ere, ikastetxe bakoitzak erabaki beharko du nola bideratuko duen ikasle horien eskolatzea eta integrazioa.
Ez daukagu zalantzarik denen artean adostutako erabakiekin denok ikasten dugula eta horrek gure lana hobeto egiten laguntzen digula.
Irakasle denon arteko priektua aurrera eramateko, eztabaidatzeko orduan kontutan hartuko diren pountuak honako hauek dira:
1.- Ikasle etorkinen familiak eta eskola
1.1.- Familien igurikimenak edo espektatibak umeak eskolara eramaterakoan
1.2.- Familiaren eta eskolaren arteko komunikazio-egoerak errazteko jarraibideak
1.3.- Atzerriko gurasoen parte-hartzea bultzatzeko iradokizunak
2.- Ikasle etorkina eskolan eta gelan
2.1.- Ikasle etorkina eskolatze-prozesuaren aurrean
2.2.- Prozesuan sortzen diren beharrak
2.3.- Ikasle etorkinen egokitzapena, integrazioa eta ikasketa-prozesua laguntzeko iradokizunak:
- Eskolatze-hasieran
- Ikasturtean zehar
3.- Hizkuntzen trataera
3.1.- Murgiltze-programek irakatsi digutena
3.2.- Ikerketek esaten digutena
3.3.- Ikasle etorkinak eta hizkuntzak. Haur baten egoera ikastetxera heltzerakoan:
- Hizkuntzen trataera bideratzeko iradokizunak
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario