jueves, 29 de noviembre de 2007

ikasle etorkinak haur hezkuntzan

Jarraian idatziko dudan postean, hezkuntza.euskadi.net etik ataratako dokumentu bat da, Haur Hezkuntzako irakasleekin izandako topaketa baten ondorioz sortu zena, ikasle etorkinen gaian puntu ezberdinak eztabaidatzeko.

Duela zenbait ikasturtetatik ditugu ikasle etorkinak gure ikastetxeetan. Irakasleok, teorian, argi daukagu ikasle horiek beste ikasleekin batera ikasi behar dutela integrazioa lortzeko; baina, praktikan, oztopo ugari dugu tartean, integrazio hori bideratzeko. Eta gure kasuan, bi hizkuntza ikasi beharrak ez du lana inolaz ere errazten. Gure artean, ikasle horien eskolatzeak eztabaida eta kezka sortu du, eta, batez ere, ikasleak Lehen Hezkuntzako azken ziklora edo Bigarren Hezkuntzara heltzen direnean.

Asmoa izan da Haur Hezkuntzako irakasleei oinarri bat eskaintzea, ondoren denen artean eztabaidatzeko. Izan ere, ikastetxe bakoitzak erabaki beharko du nola bideratuko duen ikasle horien eskolatzea eta integrazioa.
Ez daukagu zalantzarik denen artean adostutako erabakiekin denok ikasten dugula eta horrek gure lana hobeto egiten laguntzen digula.

Irakasle denon arteko priektua aurrera eramateko, eztabaidatzeko orduan kontutan hartuko diren pountuak honako hauek dira:


1.- Ikasle etorkinen familiak eta eskola
1.1.- Familien igurikimenak edo espektatibak umeak eskolara eramaterakoan
1.2.- Familiaren eta eskolaren arteko komunikazio-egoerak errazteko jarraibideak
1.3.- Atzerriko gurasoen parte-hartzea bultzatzeko iradokizunak
2.- Ikasle etorkina eskolan eta gelan
2.1.- Ikasle etorkina eskolatze-prozesuaren aurrean
2.2.- Prozesuan sortzen diren beharrak
2.3.- Ikasle etorkinen egokitzapena, integrazioa eta ikasketa-prozesua laguntzeko iradokizunak:
- Eskolatze-hasieran
- Ikasturtean zehar
3.- Hizkuntzen trataera
3.1.- Murgiltze-programek irakatsi digutena
3.2.- Ikerketek esaten digutena
3.3.- Ikasle etorkinak eta hizkuntzak. Haur baten egoera ikastetxera heltzerakoan:
- Hizkuntzen trataera bideratzeko iradokizunak

domingo, 25 de noviembre de 2007

Euskara eta etorkinen hizkuntza integrazioa




Post honetan planteatu nahi dut, erabili.com en aurkitutako albiste batek dioena: Beharrezkoa da herrialde bateko hizkuntza jakitea bertan integratzeko?Euskara izango litzateke biderik onena guztiok kanpotarrak zein bertakoak, elkarrekin talde bat bezala bizitzeko?



Hauek dira EAE datuak:
Ikasle hauetan gehienak A ereduan jardun zuen (%50ak), B ereduan % 29 egon ziren eta D ereduan % 21. Erkidegoko ikasle guztietan, berriz, A ereduan % 26,5 matrikulatu ziren, B ereduan % 23,1 eta D ereduan % 50 (3 urtetik 5 urtera bitartekoan % 91,5 B eta D ereduan matrikulatzen dira. Adin tarte horretako etorkinen daturik ez daukagu).


Pertsona bat edo talde bat gizarte bat utzi eta beste gizarte batera heltzen denean, aldaketak gertatzen dira bi aldeetan. Pertsona horrek edo talde horrek, bere aldetik, jarreratan, baloreetan, identitatean...aldaketak izango ditu. Horri “akulturazioa” deitzen zaio.
Elkarrekin bizitzeko dauden aukerak ikusita, desiragarriena integrazioa dela ematen du. Baina integratzea harrera herriko legea betetzea baino zerbait gehiago da; oharkabe pasatzea, garraio publikoa erabiltzea, bertako ordutegietara egokitzea, bertako jatorduetara egokitzea... baino zerbait gehiago da. Litekeena al da integrazioa harrera gizartearen hizkuntza jakiten ez denean edo modu eskasean erabiltzen denean? EZ.

Inmigrazioa den globalizazioaren fenomenoa geldiezina da, beraz, irtenbide errazak bilatu baino, gure baliabideak erabili beharko genituzke denok komunitatean bizitzeko.Euskara baliabide garrantzitsu horretako bat izan behar du.

jueves, 22 de noviembre de 2007

leguayork bideoa

Musika mundua oso zabala da, betiko pop musikaz aparte,ere daude, giza eskubideen alde lan egiten dutenak bere musikarekin, RAP musikarekin (HIP-HOP kulturaren barruan dagoena) horietako talde bat LEGUAYORK, talde Txiletarra da, nirekin abestu zutenak Bilboko jaietan, bere letrak, munduan gertatzen diren gatazkei buruz dira , inmigrazioa, txirotasuna....musikaz aparte, gizarte lanak ere egiten dituzte bere komunitaterako,bere auzoko umeentzako, musikaren bidea bezala arazoak konpontzeko.

jueves, 15 de noviembre de 2007

inmigrantea da


Igandetan futbol zelaira zoazenean, ezin duzu ahastu jokatzen dauden batzuk, herrialde probeetatik etorri direla, zure auzoan cdak saltzen dituztenak bezala adibidez.Zergatik hauek txalotzen dituzu eta besteak gorrotatu? Hausnarketa bat besterik ez da, baina kontzientziak esnatzeko, pentsatzea besterik ez dugu egin behar. Kanpotarrak ez datoz hona lapurtzera, gu bezlaa bizitzera baizik, marginatzen baditugu ez dira inoiz gure kulturara moldatuko.

Argazkikoa Didier Drogba da, Bolikostako futbolaririk famatuena, eta europa mailan, aurrelaririk onena. 7 urte zituenean, bere osabarekin joan behar izan ziren Frantziara, bere herriko gaztaka militarretatik alde egiteko.Futbolaria ez balitzateke izango...agian Parisen egongo zen bere auzoa babesten.

miércoles, 7 de noviembre de 2007

Aurkezpen orokorra


Kaixo hau izango da nire burua eta blogaren aurkezpen txikia.


Nire izena Rayco da, 22 urte ditut, eta Bilboko Txurdinaga auzoan bizi naiz.Nahiz eta Batxillergo zientifikoa egin, heziketa fisikoko goi mailako ziklo bat egin nuen, egun, Gizarte Hezkuntza nago ikasten, bigarren urtez.


Blogaren gaia etorkinen eta hauen hezkuntzarekin duen erlazioari buruz izango da. Inmigrazioa gaur egun gertatzen ari den fenomenoa da, globalizazioaren ondorioz.Kanpotik datozenak ahalik eta adaptazio on bat izateko, hezkuntza daukagu oinarri, horregatik blog honetan zaiatuko nahiz ahalik eta iritzi, metodologia eta hezkuntza plan ezberdinak aurkezten.